Españolari beldurra

bandera-espanola.jpg

2011ko azaroan Estatuko abokatuak Espainiako bandera udaletxearen balkoian jartzea agindu zuen 39/1981 legean oinarrituz.

Lege hori onartu zenetik, 1981ean, Usurbilek izan dituen alkate eta udal batzar ezberdinek ez dute legea betearazteko neurririk hartu. Nahiz eta legea betetzera beharturik egon, jakinik beren lege urraketa horrek ondorioak izan zitzazkeela (izunak, inhabilitazioak, etabar) alkate eta udal batzar horiek guztiek ez zuten bete.

Orain arte.

Oraingoan, agindua ez betetzeak bide judiziala hartu du, eta une honetan Auzitegi Nagusia azken epaia ematekotan dago.

Oraingoan, Ezker Abertzaleak, beste hainbestetan hain oldartsu agertu izan denean; batez ere beste batzuen kontra denean, beste batzuei kontuak eskatzeko denean; oraingoan, beste alderdi politikoen babesa eskatuz eta beraiek duten “arazoa”, ikurriñari omenaldiak eginez, estali nahirik.

Ikurriñari egin nahi dioten omenaldia ez da benetazkoa. Legea ez betetzearen ondorioei dioten beldurra estaltzeko pantomima besterik ez.

Hamaikabatek, Udal Batzarrari, Udal Gobernuari eta Alkateari inposizio horri aurre egiteko proposamena egin zuen azken udal batzarrean. Bi gauza hauek onartzea eskatu zuen Hamaikabatek:

1.- Udal Batzarrak Usurbilgo udaletxean espainiar bandera jartzea behartzen duen legedia ez du onartzen.

2.- Udal Batzarrak bandera espainiarra udaletxeko balkoian jartzea behartzen duen sententziarik ez du onartzen; eta ondorioz, udalak sententzia betetzeko neurririk ez du hartuko.

Hitz horiekin, inposizioari aurrez aurre egitea eskatu zuen Hamaikabatek. Beste hitz batzuekin, desobedientzia zibila aplikatzea. Azken aldian, Ezker Abertzalearen estrategia berria omen dena aplikatzea... ondorio guztiekin.

Hamaikabaten proposamena ez zen onartua izan.

Errezagoa da men egitea eta ikurriñak sortzen digun emozioarekin men egite hori estaltzea.

Ikurriña gurea da, dudarik gabe; eta gurea delako, hainbeste esfortsu kosta zitzaigulako gure ikur nazionala bezela berreskuratzea eta onartzea; oso gurea delako, gehiago lotsarazten digu Ezker Abertzaleak dituen “arazoak” estaltzeko erabiltzea.

Defenda ditzatela beren poltronak aurpegia emanez, ez gu guztion ikurrinpean izkutatuz.

Gora Euskadi. Gora Ikurriña. Español ikurrik ez.

Iruzkinak

  1. Noaua eta adierazpen askatasuna2013(e)ko maiatzaren 4(a) 14:43

    Noauaren web orrialdean ikusi dudanez badirudi idatzi hau zentsuratua izan dela inolako azalpenik eman gabe. Nire ustez esplikazioren bat eman beharko lukete.

    Pentsatzen jarraitu nahi dut Noaua aldizkarian eta web orrialdean oraindik usurbildar ororen adierazpen askatasuna bermatzen direla eta usurbildar ororen zerbitzura dauden komunikazio tresna publikoak izaten jarraitzen dutela.

    Hanka zartze hau konpontzen jakingo dutelakoan.

    Aio

    ErantzunEzabatu
  2. Bai tratamendu eskaxa eman diola Noauak Ikurriñaren omenaldiari.
    Han izan ginenoi jende gutxi ginela iruditzen baldin bazitzaigun eta lehio eta balkoitan ikurriñen falta sumatu baldin bagenuen, herri aldizkarian ere ezer gutxi azaltzea gauzak gaizki egiten ari direla adierazten du.

    ErantzunEzabatu
  3. UTZI PAKIAN NOAUARI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  4. Egia al da herrian bolo-bolo dabilena? datorren astean jarriko dutela española udal balkoian?

    ErantzunEzabatu
  5. Y los BILDUTARRAS de Usurbil van a desobedecer o, pasar por el aro con la bandera española.
    http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130608/406938/es/Pensar-aprender-practicar-desobediencia

    ErantzunEzabatu