Etika, galdeketak eta zaborrak

atez-ate-ez-usurbil1.jpg

Ética, consultas y basura


El año 2010, se celebró en Usurbil una de las primeras consultas acerca del sistema Puerta a Puerta. En aquel tiempo, fue nuestro partido Hamaikabat el que en solitario abogó por una alternativa ante ese sistema ineficaz y ruinoso, apoyó la consulta y a la plataforma que la promovió, frente a la izquierda abertzale a la que entonces se le sumaron el PNV y el PSOE locales. Desde entonces han pasado muchas cosas. Disipadas las ilusiones de la legalización y del proceso de paz, la izquierda abertzale y su marca electoral Bildu, con responsabilidades de poder, han demostrado que quieren seguir imponiendo ese sistema de recogida de residuos. Pero ahora niegan lo que disfrutó el pueblo de Usurbil, una consulta ciudadana. ¿Por qué será?

Parece evidente que si en Usurbil la izquierda abertzale permitió una consulta fue porque pensó que tenía todas las de ganar. Ya entonces consiguió sólo un 55% de votos aprobatorios de su sistema. Se notó la movilización de mucha gente que, independientemente de siglas y de representación, estaba en contra del PaP. En la anterior legislatura en Oiartzun y Hernani también se solicitaron consultas y la izquierda abertzale en el poder las negó a pesar de haber miles de firmas. Posteriormente, esa marea popular ha encontrado su camino en las diversas consultas habidas. Y otros partidos se han sumado a la voluntad popular, frente a la imposición dictatorial de la izquierda abertzale. Tenemos el orgullo de que H1! fue pionera en este proceso y en la denuncia y advertencia de las intenciones de Bildu respecto a este tema.

Rechazadas las consultas populares, ya que éstas no se ajustan a sus intenciones, la izquierda abertzale saca a la palestra todos sus peones para seguir dando guerra con este tema. Es por eso que un organismo "popular" creado por la izquierda abertzale como es la plataforma Zero Zabor sale a los ayuntamientos con una moción sobre un "compromiso ético" sobre la recogida de residuos. Este supuesto compromiso quiere obligar a los ciudadanos a obedecer los dictados del sistema Puerta a Puerta.

Veamos el tercero de los puntos del citado "compromiso ético":"Impulsará la participación de los ciudadanos, para que los ciudadanos estén bien informados, para que realicen propuestas que garanticen el cumplimiento de los compromisos citados y para que decidan entre las propuestas que cumplan con el citado compromiso ético". Resulta que este "compromiso ético" es utilizado, en la moción presentada hace un tiempo en Legazpia, como arma arrojadiza en contra de la consulta popular que tanto éxito tuvo allí. Y en Usurbil como una especie de obligación moral de los ciudadanos para seguir los mandatos del PaP. ¿Es posible mayor perversión de la ética que, en nombre de ésta, la limitación de la voluntad de participación y resolución de los ciudadanos en las pautas de una decisión que ya ha tomado Bildu, una decisión que es política? ¿Es creíble la alusión de la ética por parte de aquellos que hace poco tiempo justificaban, por razones políticas, la vulneración de los derechos humanos? También es de destacar que mientras Bildu impone en unos pueblos este sistema, en otros (Zumaia, Azpeitia) no lo hace o plantea otros sistemas, mientras que en las otras provincias Bildu ni se plantea este tema, con lo que la incoherencia es todavía mayor.

A pesar de las amenazas y el ninguneo, a pesar de las coacciones, como las habidas en GHK, en muchos pueblos de Gipuzkoa la gente común se ha agrupado para hacer frente a esta imposición. Desde H1! nos toca denunciar la impostura democrática de Bildu, que aboga por un modelo alternativo que consiste en el sometimiento al pueblo a los mandatos que desde arriba emiten los dirigentes de la izquierda abertzale. También queremos señalar el escándalo de un supuesto "compromiso ético" que tiene la intención de justificar la negación y el desprecio de la palabra del pueblo. Desde H1! nos congratulamos de que la semilla que ayudamos a sembrar haya derivado en un movimiento popular que está creando nuevas pautas democráticas y de libertad.

Aitor Aranguren, Xanet Arozena, Iñaki Arratibel, Bixente Arrizabalaga y Luismari Ormaetxea (Presidencia de Hamaikabat)


2010. urtean Atez Ateko sistemari buruzko lehen herri galdeketa egin zen, Usurbilen. Garai hartan, eraginkortasunik ez duen eta hondamendira garamatzan sistema horri alternatiba jarri nahi izan zion eta galdeketa eta herri-mugimenduaren alde jarri zen alderdi bakarra gurea izan zen, Hamaikabat!, ezker abertzalearen aurrean. Usurbilgo PSOE eta EAJ ezker abertzalearekin bat egin zuten garai hartan. Ordutik gauza asko gertatu da. Legalizazioa eta bake prozesuaren ilusioak desagertu dira, ezker abertzaleak eta bere hauteskunde markak, Bilduk, botere erantzunkizunen jabe, zabor bilketa sistema hori inposatu nahi dutela erakutsi digute. Baina orain ezezkoa ematen diote Usurbilgo herriak baliatu ahal izan zuen herri galdeketari. Zergaitik ote?

Usurbilen ezker abertzaleak herri galdeketa egitea baimendu baldin bazuen erraz irabaziko zutenaren itxaropena zuelako izango zela pentsatzekoa da. Hala baina, botoa eman zuten herritarren %55-ek bakarrik eman zion balekoa sistema horri. Begibistakoa da jende asko ordezkaritza politiko eta siglez haratago, Atez Atekoaren aurkako jarrera adieraztera ausartu zela bere botoaren bidez. Joan den legealdian, Oiartzunen eta Hernanin ere herri galdeketak egitea eskatu zuten herritarrek, baina boterean zegoen ezker abertzaleak uko egin zion galdeketak egiteari, eskatzaileak milaka sinadura izan arren. Herri bultzada horrek gerora aurrera eraman diren herri galdeketa desberdinen bitartez aurkitu du bidea. Eta beste alderdi politikoak, gehiengo politikoa osatu arte, herri borondate honen alde jarri dira, ezker abertzalearen inposizio diktatorialaren aurrean. Harro gaude, herri ekimen honetan aitzindari izateaz gain, Bilduk gai honen inguruan zituen asmoen iragarpenean eta salaketan ere aitzindari H1! izan zelako.

Herri galdeketak ukatu eta gero, ez baitira beraien asmoetara egokitzen, ezker abertzaleak bere txotxongiloak plazaratu ditu gai honetan borroka egiten jarraitzeko asmoz. Honela ba, ezker abertzaleak espreski sortutako Zero Zabor delako "herri" mugimenduak udaletan zaborren gaiaren inguruko "konpromiso etikoa"ri buruzko mozioa aurkeztu du. Balizko konpromiso honek herritarrak Atez Atekoaren aginduak betetzera behartu nahi du.

Ikus dezagun aipatu "konpromiso etiko" horren hirugarren puntua: "Herritarren parte hartzea bultzatuko du, herritarrak ondo informatuta egon daitezen, herritarrek hemen aipatutako konpromisoak betetzea bermatuko duten proposamenak egin ditzaten, eta konpromiso etiko horiek betetzen dituzten proposamenen artean erabaki dezaten". Hara nondik, "konpromiso etiko" delako hori Legazpin orain gutxi aurkeztutako mozioan herri kontsulta deusesteko aitzakia besterik ez den izan. Eta Usurbilen nolabaiteko betebehar moral gisa aurkeztu da, herritarrek Atez Atekoaren agindua obeditu dezaten. Aukera egitea zilegi da, horrela, baldin eta aukera jakin bat erabakitzen bada. Ba al dago etikaren zapuzketa haundiagorik, etika beraren izenean herritarren erabakitze eta bideratze borondatea mugatzen bada, aldez aurretik Bilduk hartu duen erabakiaren arabera, politikoa den erabakia gainera? Etikaren aipamena sinesgarria al da, orain gutxi arte, ideia politikoen izenean, giza-eskubideen zapuzketaren aldeko ageri ziren horien aldetik? Azpimarratzekoa da, era berean, Bilduk herri batzutan sistema hau ezartzen duen bitartean, beste batzutan (Zumaia, Azpeitia…) ez duela jarri nahi. Eta beste probintzietan Bilduk ez du gai hau aipatu ere egin, bere koherentziarik eza oraindik gehiago nabarmenduz.

Mehatxu eta zokoratzeen gainetik, jazarpenen gainetik, GHKn gertatutakoak adibide, Gipuzkoako herri askotan herritar soilak inposizio honi aurre egiteko asmoz elkartu dira. H1!en aldetik Bilduren gezur demokratikoa salatzea dagokigu, eredu alternatibo baten aitzakian ezker abertzalearen zuzendariek goitik bidaltzen dituzten mandatuen inposaketa ez baizaigu zilegi iruditzen. Azpimarratu nahi dugu, era berean, ustezko "konpromiso etikoa"ren eskandalua, herriaren hitza eta borondatea ukatzeko eta baliogabetzeko asmoa besterik ez baitu. H1!en aldetik pozgarria iruditzen zaigu ereiten lagundu genuen azia herri mugimendu indartsu batean bilakatu izana, partekatze eta askatasun bide berriak ireki dituen mugimendua.

Iruzkinak

  1. zuek ez dituzue ekologiarekiko, lurrarekiko, gizartearekiko, zuen semealabekiko konpromezurik hartu nahi. aingirak bezela, hitz jokotan, ezer ez esateko, patet.....

    ErantzunEzabatu
  2. UCINek zer nolako gazteria utziko du Usurbilen? erabat kutxatua eta minbiziarekin. Zer egingo du udalak.

    ErantzunEzabatu
  3. Ez txorakeririk esan, Unax. Ekologiarekin, lurrarekin eta gizartearekin ezker abertzaleak daukan "konpromezua" gezur hutsa da, aitzaki galanta, bere mandatu diktatorialak ezartzeko. Eta gezurkeria eta demagogia nazkagarria hoiek kontaminatu egiten gaituzte hamaika fabrika baino.

    ErantzunEzabatu
  4. Legealdi hontako Hamaikabaten programa eta konpromisoak hemen aurkituko dituk http://www.h1usurbil.net/?page_id=32.

    ErantzunEzabatu
  5. ¿Y ésta pide consultas?2013(e)ko irailaren 19(a) 15:10

    http://www.usurbilonline.com/view_news.php?id=1150784

    ErantzunEzabatu
  6. Ucinek udaletxearen partetik mehatxua, testimonio faltsuak, espioitsa, jazarpena eta inoiz herri honetan ez partikular batek, ez enpresa batek jasan ez duen kontrola eta desprestigio kanpaina jasan du.
    Aplikatu zaizkion azterketa medioanbiental guztiak gainditu ditu eta halere erre que erre batzuk hor jarraitzen duzue.
    Hiregatik balitz usurbil gazteriak ez luke inolako etorkizunik izango, arrazoi simple batengatik, inoiz jaio ez liratekelako, ez lehen, ez orain eta ez gero. Hiregatik, ez Ucin, ez Ingemar, ez Igepak, ez Michelin, ez Luzuriaga, ez industriguneak, ez etxeak, ezerrez ez litzatekelako sortua izango.
    Non egiten duk lana? Egiten al duk? amatxoren gonapetik atera al haiz? mundu erreala ezagutzen al duk? fantasiazko burbuilan bizi haiz? beste ekolojeta bat besterik ez haiz? zaborra besteentzat?

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina