Udal gobernuaren ajolagabekeria hezkuntzarekiko

haurreskola.jpgHezkuntza pil-pilean dagoen gaia da LOMCE legea dela-eta: http://www.eitb.com/eu/albisteak/gizartea/osoa/1544468/lomce-legea--wert-legeak-ekarriko-dituen-10-aldaketa-nagusiak/

Lege honen aurkako jarrera ahobatekoa da udal batzarrean. Ez horrela aldiz udalak nolako jarrera duen bere ekimen esparruan, Usurbilgo udalerria.

Udal gobernua eskola publikoaren aurkako jarrera ezaguna da eta ikastola pribatuarekiko apostua egina du.

Gaur azaldu nahi duguna da udal gobernuak bere eskumen propioen aurrean nolako ajolagabekeriarekin aritzen den. Haurreskola udal zerbitzua da, bere ardurapean dago. Zerbitzua ikastola pribatuari esleitua dio, eta ez du inolako jarraipena egiten, nahiz eta kalitate adierazle batzuen emaitzak eskandalagarriak izan.

Azken bi urteetan emaitza hauek lortu dira irakaslegoaren asebetetasunari inguruan: udarregi-irakasle-asebetetzea.pdf

Oso, oso emaitza txarrak dira eta zer egin du zerbitzuaren arduradunak (Udala)? Ezertxo ere ez, gai honi buruz ez da hitzegiten udalean; ez udal batzarrean, ez hezkuntza batzordean. Antolatu diren gogoeta prozesuetan ere ez du mahaigaineratu.

Udal gobernuaren ajolagabekeri hau salatu izan dugunean, udal gobernuaren erantzuna izan da ez dutela bere egitekotzat jotzen ikastolari jarraipena egitea; haietaz fidatzen direla.

Baina emaitzak hor daude, eta benetan penagarriak dira.

Iruzkinak