Jaietan ordenantzak ez betetzea libre da!

san-juan-sua-2014.jpg

Azken Udal Batzarrean, 2014ko ekainaren 24an, gure taldeko zinegotziek hainbat galdera egin zituzten, horien artean bezperako san joan suan zergaitik baimendu zen birziklagarriak diren hondakinak erretzen, hala nola: kartoiak, papera, altzariak, koltxoia...

Udal gobernuak ez zuen galdera gogoz hartu eta ezinegona nabaria zen EH-Bildu taldean. Zinegotzi ezberdinek eman zituzten iritziak entzunez ondorio hauek atera zituzten gure zinegotziek.

- Udalak ez zuela erre zen materiala pilatu. Jai batzordearen errua izan zela gertatutakoa.

- Aurreko egunetan hainbat alditan jai batzordearekin egon zela udal gobernua gai horri buruz hitzeginez.

- Egun horretan (san juan bezperan) ez zituztela inspektoreak bidali.

- Udal gobernuko zinegotziak egon zirela hondakinak erre ziren momentuan, eta ez zutela udal ordenantza betetzeko agindurik eman.

- Erre ziren gauzetatik altzari baten barniza izan zela gauza larriena (nola jakin zezakeen zinegotzi horrek altzariak barniza zuela? berea ote zen altzaria?)

- Aurreko urteetan baino askoz hobeto antolatua zegoela suaren festa. Zinegotzi horrek ba ote al zekien aurreko urteetan udalak pilatzen zuela erretzen zena!!!

- Eta azkenik, festa egunak egun bereziak direla-eta, malgutasunez eta eskuzabaltasunez  interpretatu behar direla ordenantzak eta araudiak.

TOMA YA!!!  Usurbildarrok, festa egun hauetan ordenantzak indargabeturik daude!!!

Iruzkinak

  1. 11bat. a ze tripakominarekin bizitzen zeaten, nahi duzuen megaerrausgailua ezin lortu eta festagiroko gauzatxo batengatik ikamika sortu nahirik.

    ErantzunEzabatu
  2. Eskerrik asko Hamaikabat Usurbilen oposizioa egiteagatik, ematen duzuen informazioagatik eta ikuspuntu kritikoa lantzeagatik. Segi horrela. Y a Unax que le den.

    ErantzunEzabatu
  3. eso eso. que me den. que me den la razon. 11bat no hace oposicion simplemente se opone a todo lo que se hace menos a lo que plantean los PNVPSOEPPros.

    ErantzunEzabatu
  4. Tripakominakin bizi dituk ETAko presoak, motel, ez bai dira urte askuan gartzelatik aterako, zigorrak oso osorik jango dituztelako. Ez al da ala?

    ErantzunEzabatu