Hamaikabat salatzen

z-021-web.jpg

Usurbilgo udal korporazio ezberdinek garrantzi handiarekin tratatu dituzte herri bideak, bai hauek zehazteko garaian, bai bere erabilpena bermatzeko garaian.

Bideen izaera zehazterakoan -publikoak edo pribatuak edo erabilera publikoko zor-bideak- urteak iraun duen prozesua ezagutu dugu, eta korporazio ezberdinek erabakiak hartzen joan dira.

2004-2005 urteetan zehar Usurbilgo herri-bideen azterketa burutu zen, bideak izaera ezberdinez sailkatuz. 2007an, udal gobernu berriak, herri-bide inbentarioaren berrikuspena planteatu zuen. 2012ko otsailaren 28-an Udal Batzarrak behin betiko onartu zuen “Usurbilgo Herri-Bideen Azterketa” dokumentua. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 2012ko martxoaren 13an argitaratu zen.

Herri-bideen erabilpena bermatzeko garaian Usurbilgo udal korporazio ezberdinek  neurri ezberdinak hartu dituzte. Orain arte ezagutu dugun gogorrenaren aipua egingo dugu.

1995ko maiatzaren 25ko Udal Batzarrean Eguzkitza baserriaren jabearen aurka kereila kriminala eta bidearen aldarrikapena aurkezteko erabakiak onartu ziren.

Udal Herri-bideen inbentarioaren arabera, goiburu den irudian markatu dugun Z-02.1  Zubietako bidea, herri-bidea da edo bide publikoa.

Jakin dugunez, bide hori hilabeteak daramatza guztiz itxia; oinezkoek ere ezin dute igaro bertatik. Udalaren bide bat partikular batek berea egin du, zubietar eta usurbildar guztien pasorako eskubidea ekidituz.

Egoera horren aurrean, udal gobernuaren utzikeriaren aurrean eta Zubietako herri batzarraren gaitasun ezaren aurrean, Usurbilgo Hamaikabatek, alkatearen aurrean salaketa aurkeztu du.

Gure udal taldearen arabera gertaera larria da eta alkateak larritasun horren araberako neurriak hartu behar ditu:

Bidea txarrantxaz itxi duena identifikatuz;
Arau-urratze larriaren araberako zigorra finkatuz, bide judiziala baztertu gabe;
Bidea itxi duenak bidea irekitzen ez badu, udal langileek bidea irekitzea aginduz, eta horren kostua arau-urratzaileari egotziz; eta,
herri bideen egoerari jarraipena egiteko protokolo bat sortuz.

Salaketa honen berri Zubietako Herri Batzarra informatzea ere eskatu da.

Hamaikabat denuncia

Las diferentes corporaciones municipales han solido dar mucha relevancia al tema de los caminos públicos, tanto a la hora de definirlos como a la hora de garantizar su uso.

La definición  del tipo de los caminos -públicos, privados o privados de uso público- ha sido un proceso que ha durado años; y las diferentes corporaciones han ido tomando sus decisiones.

Durante los años 2004-2005 se realizó el estudio de caminos públicos de Usurbil, determinando la característica de cada camino. En el 2007, el nuevo gobierno, planteó una revisión del estudio realizado. El 28 de febrero del 2012, el pleno municipal aprobó definitivamente el documento "Estudio de los caminos públicos de Usurbil". El 13 de marzo del 2012 se público en el Boletín Oficial de Gipuzkoa.

Cuando se ha tenido que garantizar el uso de estos caminos públicos, las diferentes corporaciones han solido ir tomando diferentes decisiones. La más dura que hemos conocido es ésta que mencionamos a continuación:

En el pleno municipal celebrado el 25 de mayo de 1995, se aprobó presentar una querella criminal contra el propietario del caserío Eguzkitza por apropiación de un camino reclamado por el ayuntamiento como público.

Según el inventario municipal de caminos públicos, el camino Z-02.1 señalado en la imagen de cabecera ubicado en la vega de Zubieta es un camino público municipal.

Hemos sabido que ese camino lleva meses, como poco, totalmente cerrado; ni a pie se puede transitar. Un particular se ha apropiado de un camino municipal, impidiendo el derecho de paso de todos los zubitarras y usurbildarras.

Ante esta situación, ante la dejadez del gobierno municipal y ante la incapacidad del consejo vecinal de Zubieta, Hamaikabat de Usurbil ha presentado una denuncia ante la alcaldesa.

A juicio de nuestro grupo municipal es un hecho grave y la alcaldesa debe actuar en función de esa gravedad tomando las siguientes medidas:

Identificar al que ha cerrado el camino con alambre de espino;

Definir la sanción en función de la grave infracción, sin descartar la vía judicial;

Si el responsable del cierre del camino no lo abriese, ordenar a los operarios municipales su apertura, trasladando el coste que supone al infractor; y,

crear un protocolo para el seguimiento de los caminos públicos.

También se ha solicitado que el Consejo Vecinal de Zubieta sea informado de esta denuncia.

bidea-itxia-web.jpg

Iruzkinak

Argitaratu iruzkin bat