Hamaikabat Mikel Zabalarekin

justicia.jpg

EH-Bilduk oposizio politikoa deuseztu nahi du, oraingoan Hamaikabat (H1!) alderdiarena, gure adiskide eta alderdikide den Mikel Zabalaren aurkako lintxamendu juridikoaren bitartez. Arrazoi polikoak baliatuz, gure militantearen aurka egiten ari diren jazarpena salatu nahi dugu.

EH-Bildu, Elgopegiko kasuan Mikel Zabalak Astigarragako alkate zela hartutako erabakiekin lotua dagoen eta arrazoia Mikel Zabala berari eman zion sententzia errekurrrituz, berriro ere erasora dator. Errekurtso hau, gainera, Astigarragako udal idazkariaren gomendioaren aurka jarriko da, beraz, berriro ere, erabaki politiko baten aurrean gaude: udaletik bertatik datorren asesoramendu teknikoaren aurka, EH-Bilduk Astigarragako herritarrei hainbeste kalte ekonomiko ekarri dizkion bidetik jarraitu nahi du. Dena da onargarria arerio politikoa suntsitzeko.

Donostiako epaitegiak Mikel Zabalari, Astigarragako alkate ohiari, eman zion arrazoia, Elgopegiko auziko konpentsazioa Mikel Zabalari dirutan ordaindu arazi nahi zion Astigarragako udalaren akordioa, Bilduk bultzatutakoa, bertan behera utziz. Gogora ekarri nahi dugu EH-Bilduk etxea bahitu diola Mikel Zabalari gai honengatik.

Sententziak argi adierazten du Udalak eta EH-Bilduk Mikel Zabala pertsonalki eta bere ibilbidea suntsitu nahi zituela. Lehenik, kalumniatu egin dute eta gero legezko tresnak erabili nahi izan dituzte bera suntsitzeko, boterean daudela baliatuz.

Sententzia honek argi utzi du Mikel Zabala alkate ona izan zela eta pertsona ona dela, egungo alkatea eta Bilduko korporazioa ez bezala, Ezker Abertzalearen ohiko bidea jarraitzen baitute: liskarrak sortzea gero epelak hartuta ateratzeko gainera, Astigarragako bizilagunen patrikaren kaltetan.

Hamaikabatetik gure babesik sendoena adierazi nahi diogu Mikel Zabalaren pertsonari eta irudiari, halaber, gure gertutasuna eta berotasuna adierazi nahi diegu hainbeste sufritzen ari diren bere familiari eta lagunei.

Hurrengo idatzian Mikel Zabalaren aurkako prozeduraren errelatu xehetuago bat aurki daiteke: “Proceso contra Mikel Zabala”

Lotura osagarriak:

Hamaikabat junto a Mikel Zabala

EH – Bildu pretende liquidar la oposición política, en este caso Hamaikabat (H1!), por medio del linchamiento legal de nuestro compañero y amigo Mikel Zabala. Queremos denunciar el atropello por razones políticas dirigido contra nuestro militante.

EH – Bildu vuelve a la carga al recurrir la sentencia judicial que da la razón a Mikel Zabala en el caso Elgopegi. que afectaba a las decisiones de Mikel Zabala. Recurso que se va a presentar en contra del consejo del Secretario Municipal. Por tanto, estamos ante una nueva decisión política: por encima del asesoramiento técnico proveniente del propio ayuntamiento, EH – Bildu quiere seguir la senda que tantos perjuicios económicos está suponiendo al contribuyente astigartarra. Todo vale con tal de seguir machacando al rival político.

El juzgado de San Sebastián dió la razón al ex alcalde de Astigarraga, Mikel Zabala, al anular el acuerdo del Ayuntamiento, promovido por Bildu, por el que se pretendía hacer pagar la compensación en dinero del contencioso sobre Elgopegi a Zabala. Queremos recordar que EH – Bildu ha embargado la casa a Mikel Zabala a raíz de esta cuestión.

Esta sentencia demuestra que el ayuntamiento de EH – Bildu quería destruir la persona y la trayectoria de Mikel Zabala. Primero, lo han calumniado y luego lo han tratado de liquidar por medios legales, aprovechando que estaban en el poder.

Esta sentencia es la confirmación de que Mikel Zabala ha sido un buen alcalde y una buena persona. Al contrario que el actual alcalde y corporación de Bildu, que siguen la línea de la izquierda abertzale de montar litigios de los que salen escaldados, a perjuicio del dinero de los contribuyentes astigartarras.

Desde Hamaikabat queremos mostrar nuestro más firme apoyo a la persona y figura de Mikel Zabala y nuestra cercanía humana a su familia y amigos que tanto están sufriendo.

En el siguiente escrito se realiza un relato más pormenorizado del proceso contra Mikel Zabala: “Proceso contra Mikel Zabala”

Enlaces complementarios:

Iruzkinak