| cas 
 

Etxe zozketarik gabe jarraitzen dugu

loteria-calvo.jpg

2007ko ekainaren 7an, Luismari Ormaetxeak, alkate zela, Olarriondo eta Ugartondoko etxebizitza babestuen zozketarako zerrendari haserako onespena eman zion.

Handik egun batzuetara, Xabier Mikel Errekondo alkate izendatua izan zen. Zozketei buruz hartu zuen lehenengo erabakia ordurarte zozketa prozesuan parte hartu zuten langileetaz libratzea izan zen. Horrela 420 pertsonen eskakizuna  jaso eta aztertu zituzten pertsonen kontratuak ez zituen berritu.

Kontratatutako administraria bota egin zuen, eta eskaerak aztertzeko kontratatutako talde juridikoari kontratua eten zion. Aldi berean, udalarentzat lana egiten zuten arkitektoek ere ez zuten lanean jarraitu.

Alkate berriak zerrendan zeuden eskaera guztiak, banan bana, berriz aztertzea agindu zuen, eta 7 hilabete beranduago, 2008-ko urtarrilaren 11-ean behin-behineko zerrenda onartu zuen. Hemen duzue interesatuei alkateak bidali zien eskutitza 2008-ko urtarrilan (alkatearen eskutitza 2008-01-09).

4 hilabete geroago, 2008ko apirilaren 29an, osoko udalbatzak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu zuen, aho batez. Onarpen honek adierazi zuen Luismari Ormaetxeak planteatutako zozketa prozesua eta emaniko pausoak alderdi guztiek – gaur egungo udal gobernua barne – ontzat eman zutela.

Zozketa hauteskundeetan erabiltzea leporatu ziguten orain lau urte. Zozketa, irregularra, presazkoa eta ilegala proposatzea leporatu ziguten. Hori gezurra dela beraiek frogatu dute zozketa prozesuarekin jarraitu duten heinean.

2011-ko urtarrilaren amaieran – ia 3 urte pasa direnean – ez dakigu zozketa egingo den ala ez, ez baitute ezer esaten alkateak eta bere gobernuak. Zozketa-zerrendak ezerezean geratzeko aukera haundiak ditu.

Horrelako atzerapenak injustizi asko sortu ditu: zerrenda osatu zenean baldintzak betetzen zituztenek agian orain ez dituzte beteko eta alderantziz.

Hamaikabatek egoera hau salatzeaz gain, konpromezu bat hartzen du: Olarriondo eta Ugartondoko etxebizitza-promozioak garatzea bere gobernu-planaren lehentasuna izango dela etxebizitza arloari dagokionez.
 

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina