| cas 
 

Zer gertatu da etxebizitza beharra aztertzeko inkestarekin?

encuesta_1.jpg

Orain lau hilabete Aztiker enpresa kontratatu zen Usurbilen zer nolako etxebizitza beharra zegoen aztertzeko inkesta bidez. Lan hau 18.290 euroen truke egingo zuen. Dirutza polita. 

2010ko irailaren amaieran etxeetan deiak eginez hasi ziren. Dei batzuk, kasu batzuetan nabarmenki irregularrak izan ziren; horrela salatu genuen udal batzar batean.

Hainbeste hilabete igaro ondoren, Non dago aurkeztu behar zaigun txostena? Zergaitik ez da publiko egiten? Agian ez dira emaitzak oso gogokoak? Ez dakite nola “makillatu”? Benetan beharrezkoa zen inkesta bat ehundaka lagun zozketa baterako izena emana dutenean?

Berriro eskatzen dugu: gardentasuna eta informazioa!

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina