| cas 
 

Indarkeriaren kontaera filmikoak

rollo-cine.jpg

 
Aurtengo Bizikidetzaren Prestakuntza Planari bukaera emateko, “Indarkeriaren kontaera filmikoak” izenburupeko ikastaroa hurrengo azaroaren 21ean izango da.

Hona hemen hizpide izango den gaiaren azalpena:

1. Iraganeko indarkeriaren kontaera filmikoak zein neurrian balio duen aztertu. Orain ugaritu diren zine eta dokumentalen produkzioek iragana ezagutzeari ekarri diotena

2. Ez dago ‘egia literala’ jakiterik. Baina, ikus-entzunezko bitartekoen bidez, gertatutakoa barneratzeko askoz eskuragarriagoa da, bizitzeko emozio eta dramatikotasun guztia trasmitziten duelako.

Ikuspegi honen arabera, azken urte hauetan ekoiztu diren zenbait pelikula aztertzeko asmoa da: Bakerantza, Reconciliación, El reencuentro, Asier eta biok, El valor de la autocrítica… Ikastaroaren gidaritza Mikel Arregik, Euskal Filmotekako arduraduna izandakoak eramango du.

“Indarkeriaren kontaera filmikoak” hitzaldia Elkarbizi-Ganbo Iturrik Lasarte-Orian duen egoitzan izango da. Azaroaren 21ean (larunbata), goizeko 11etan hasiko da, bi saioetan egingo den jardunaldia.

Ondoren bazkaria egiteko asmoa dago. Bazkaria inguruko elkarte batean egingo da.

Ikastaroan parte hartzeko izen ematea ganboiturri@gmail.com helbidera idatziz egin daiteke. Izena azaroaren 20ko -ostirala- eguerdirarte eman daiteke.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina