| cas 
 

Denok ezin iritzirik eman

emotikon-isilik.jpg

“Herria ehuntzen duten eragileekin partekatu” nahi omen du udal gobernuak 2016ko aurrekontua eta hurrengo urteetako gobernu plana.

Horretarako, eragile multzo bakoitzerako bilera jakin bat prestatu du:

Hezkuntza: Abenduak 1, 18:00etan.
Kirola: Abenduak 1, 19:30etan.
Ingurumena: Abenduak 2, 19:00etan.
Jubilatu elkarteak: Abenduak 4, 19:00etan.
Parekidetasuna: Abenduak 7, 11:00etan.
Kultura, Euskara eta Gazteria: Abenduak 9, 19:00etan.
Merkataritza eta ostalaritza: Abenduak 15, 13:30etan.
Garapen sozio-ekonomikoa: Abenduak 16, 19:00etan.

Bilera guztiak udaletxean izango dira.

Eta, gai guztietaz arduratzen garenontzat? guztietara joan behar dugu? eta, herritar xumeak, gai guztietaz zer esana duenak, guztietara joan behar du?

Eta, beste gaietaz, aurrekontuen kopuru nagusiena biltzen dutenak: obrak, hirigintza, soldatak, zerbitzu sozialak, etabar, iritzia adierazteko aukerarik ez zaigu emango?

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina