| cas 
 

Bizikidetza eta Giza Eskubideak Usurbilen

puzzle-usurbil.jpg

Udal gobernuak ez du dirulaguntzarik eskatu Foru Aldundiari Bizikidetza eta Giza Eskubideen programa garatu ahal izateko.

Udal gobernuak hain ponpoxoki aurkeztu zuen legealdirako gobernu planaren ardatz nagusietako bat Bizikidetza omen da; honela dio: “iraganaren berrikusketa kritikoa egingo dugu, orainaldian eman beharreko urratsak zehaztuz eta etorkizunerako bake eta bizikidetzarako oinarri berriak ezartzeko justizian eta erreparazioan sakonduz.”

Kontutan izanik udal gobernu honek “a golpe de subvención” funtzionatzen duela, argi geratzen zaigu zer nolako garrantzia ematen dion gaiari. Alkateak honela dio: “nora joan badakienak, bidearen erdia egina du”. Argiago esan beharko digu ba, nora joan nahi duen.

2015eko irailaren 4ean alkateak Jaurlaritzak antolatuta ekitaldi batean parte hartu zuen. Bertan “bizitzeko eskubidearen aurkako Usurbilgo erretatua” dokumentua jaso zuen ( Bizitzeko eskubidearen aurkako erretratoa Usurbilen ), 9 hilabete pasa ondoren, gai honekiko, alkatea mutu.

Orio, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta, Donostia, Astigarraga, Errenteria eta beste hainbat herriek dirulaguntza hauek jasoko dituzte. Honetan ere Usurbil irla berezi bat, hutsune bat Gipuzkoako mapan. Beterriko herri bakarra gai honi heltzen ez diona. Oso adierazgarria alkate jauna.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina