| cas 
 

Zubietako Herri Batzarraren dirukontuetan irregulartasunak

Aurreko legealdi amaieran, ohi den eran, udal kontuen auditoretza enkargatzeko prozesua martxan jarri zen. Lehen aldiz, Zubietako Herri Batzarraren dirukontuen egoera eta kudeaketa maila aztertzea eskatu zitzaion Z&B Auditores, consultores de Entidades Públicas S.L. enpresari. Guzti hau 2006. urte fiskaleko datoekin.

Ondorio bezela agerian geratu dira irregulartasun larriak, fiskal eta kudeaketa mailakoak.

Auditoretza txostenaren atal batean paragrafo hau idazten da literalki:

“Aztertutako fakturak aztertu ondoren, ikusi dugu Pertsona Fisikoaren Errentaren gaineko Zergaren ondorioz 1343,40 euroko atxikipenak daudela, baina ez dago horren gaineko Foru Ogasunaren deklaraziorik-likidaziorik.

Zubietako Herri Batzarra erakunde publikoa izanik beharturik dago kudeaketa ekonomiko garden eta zuzen bat gauzatzera. Auditoretzak agerian utzi duen moduan Zubietako Herri Batzarraren kudeaketak ez du bermatzen herritarron diru publikoen erabilera garden eta zuzen bat. Zalantzan jartzen du ere Usurbilgo udalak Zubietako Herri Batzarrarengan jarritako konfiantza.

Auditoretzak agerian jarri duenaren arabera Zubietako Herri Batzarrak Foru – Ogasunarekin zorretan legoke, eta beraz, zuzendu beharko litzatekeen egoera batean.

Egoera hau kontutan izanik Usurbilgo Eusko Alkartasuneko udal taldeak zera eskatu dio Alkate jaunari:

a) Zubietako Herri Batzarrari exijitzea “declaración complementaria” delakoa egin dezala.
b) Foru Ogasunarekin Zubietako Herri Batzarrak kontuak zuritu bitartean udalak ez diezaiola inolako diru kopururik transferitu.
c) Z&B Auditores, consultores de Entidades Públicas enpresak osatutako auditoretzaren txostena, Zubietako Herri Batzarrari dagokion atala, Donostiako udalera igorria izan dadila.
d) Zubietako Herri Batzarraren kudeaketaren egokitasuna aztertze aldera, auditoretzan sakontzea eskatzen dugu, auditoretza epea Herri Batzarraren sorreratik honuntza zabalduaz.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.