| cas 
 

Usurbilgo udala, ziber-atzeratua

Gipuzkoarren %98,7-ek beren udalarekin harremanak manten ditzazkete internet bidez beren udalek web-orriak dituztelako.

Usurbildarrok, udalarekiko harremanetan, XX. Mendeko 80. hamarkadan bizi gara oraindik.

Aduna, Gaintza, Errezil, Altzaga, Elduain, Larraul, Altzo, Aizarnazabal, Arama, Beizama, Zerain eta beste hainbat herri txikien udalek web-orriak dituzten bitartean Usurbilen ez. Gipuzkoako herri txikienaren udalak ere – Orexa – badu bere webgune ederra. Guzti hau egia dela konprobatu dezakezu mezu honen amaieran.

Eusko Alkartasunak zuzentzen zuen aurreko gobernuak prest utzi zion udal web orria, bere argazkia eta hitzaurrea falta zen bakarrik. 15 hilabete geroago udal partehartze tresna kajoi batean egongo da.

Gipuzkoako udalen %94,3ek web-orriak dituzte, hau da, Gipuzkoak dituen 88 udalen artetik 5 udalek ez dute webgunerik; eta 500 biztanle baino gehiago dituztenen artean Usurbil da bakarra webgunea ez duena. Noiz arte egoera hau? Eta gainera, alkate jauna informatikaria omen da!!!

http://gestorcontenidosim.gipuzkoa.net/udalweb/es/html/index.shtml

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.