| cas 
 

Alkatea noraezean, alkate ahula

2008ko udal aurrekontuan legegintzaldirako plangintza estrategikoa garatzeko 30.000 euro aurreikusi ziren.

Uste genuen – entzunik alkateari bere kargu hartzearen hitzaldian partehartzea bultzatu zuela – alderdi ezberdinak plangintza horretan hitza izango genuela.

Gure usteak, ustel. Legegintzaldi plana edo estrategi plana idazten ari dira, baina ezker-abertzaleko kideen artean. Udal gobernuaren baitan ematen ari da eztabaida.

Lotsagarria da egoera hau. Lehenik, egoera honek baieztatzen duelako ANV hauteskundetara aurkeztu zenean inolako programarik gabe aurkeztu zela. Programa argi eta sendoa izanik ez da oso beharrezkoa legealdiko plangintza bat idazteko adituen enpresa bat kontratatzea: LKS scoop.

Bigarrena, diru publikoa, guztion dirua erabiltzen delako. Auzolana eta doako militantzia hainbatetan aldarrikatu duten horiek, orain, udal dirua erabiltzen dute beren barne gogoetak antolatzeko.

Hirugarrenez, eta azkenik, alkateak bere printzipioak eta asmoak betetzeko gaitasun-eza agerian jartzen duelako, herria nola gobernatu eta ze norabidean joan behar duen ez jakitea agerian jartzen duelako.

Nola fiatu gintezke horrelako alkate ahul baten aurrean?

 

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.