| cas 
 

Krisi ekonomikoaren aurrean, alkatea mutu

2008ko irailaren 30eko udal batzarrean Eusko Alkartasunak alkateari galdetu zion Foru Aldunditik dirutza gutxiago jasoko zuela-eta zein neurri ekonomiko-finantziero hartuko zituen, aurrekontuetan eragina izango dituena. Alkateak, erantzun nahi ez duenean erabiltzen duen “hortan ari gara” esanez kitatu zuen galdera.

Benetan larria da hilabetetan konfirmatzen joan izan zaigun krisi egoeraren aurrean, eta honek, erakunde publikoek zerga, tasa, eta prezio publikoen bidez kobratuko duten diru kopuruen beherapen-eragina dela-eta, udal gobernuak, alkateak, inolako prebisiorik ez izatea.

Ikusiko dugu 2009ko aurrekontua nola aurkezten diguten, baina krisiak 2008ko aurrekontuan ere eragina izango du. Foru Aldunditik, fondo foralaren ekarpena bitartez, 370.000 euro inguru gutxiago jasoko dela aurreikusten da - %10 - eta udal gobernuak ez du planteatzen aurrekontu egokitzapen bat, ez da austeritate aldeko apustu bat egiten, gasto korrontearen mugatze bat, alderantziz, gastoa gehitzen doa; adibidez, “a dedo” kontratatu diren langile berriekin, beren errendimendua zalantzagarria denean; edota 2008ko aurrekontuaren moldaketa bat aurkeztuaz gastoa oraindik gehiago gehituaz.

Diputaziotik jasotzen den dirutza horren beherapenari jaramonik egin gabe ari da udal gobernua, ezer gertatuko ez balitz bezela. Luismari Ormaetxeak, hazienda batzordeko Eusko Alkartasuneko zinegotziak, hori irresponsablea zela adierazi zuen eta onartezina, baina alkateak eta udal kontuhartzaileak ez zioten inolako jaramonik egin; ohi den bezela, bestalde.

Krisiaren aurrean, udalak, bere zergak, tasak eta prezio publikoen igoera planteatzen du, usurbildar familien egoera ekonomikoari deskantsurik eman gabe. Zabor bilketa sistema berriaren ondorioz zabor-tasa % 50a igoaz, uraren tasa % 10eko media igoaz, eta ia beste guztia, salbuespen batzuek kenduaz, % 5a igoaz.

Herritarren egoerari begira harturiko erabakiak ote?

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

 
Oharra: Albiste honek ez du iruzkinik.