| cas 
 

Etxebizitza, arazoa Usurbilen? (II)

Aurreko batean idazten genuen udal gobernuak Txaramunto-azpian jabetzan dituen etxebizitzekin zer egin ez dakiela. Aste batzuk pasa ondoren berdin jarraitzen dugu.

Kritika hutsean geratu gabe proposamen batekin gatoz udal gobernuak berea egin nahi badu. Jakin badakigu, publikoki horrela adierazi bait du, alkateak gure idatzi hauek irakurtzen dituela.

Gure ustetan 12 etxebizitza horiek alokairu sozialerako erabili behar dira. Inolaz ere ez salmentarako.

Kontutan izanik udalak zailtasun nabarmenak dituela udal egitasmoak aurrera ateratzeko, proposatzen dugu alokairu sozial hori Eusko Jaurlaritzaren Alokabide zerbitzuaren bidez bideratu izan dadila.

Alokabide zerbitzuak (www.alokabide.com) horrela laburbiltzen du bere egitekoa:

Alokabideren egitekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko babes ofizialeko etxebizitza gehienen alokairua kudeatzea; esparru hauetan hain zuzen:

1. Hirugarrenen (Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila, udalak, Bizigune programa, etab.) alokairuko etxebizitza-parkea kudeatzea.

2. Bere etxebizitza-parkea kudeatzea, bai Alokabidek egindako sustapenetan, bai eta Visesak egindako eta Alokabidek erositako sustapenetan ere.”

Ezin gara egon ez dakigu zeren zain. Ez dezagun ahaztu udal gobernuaren hauteskunde mezuetako bat Usurbilgo etxe hutsak merkataratzea zela. Ze autoritate moralarekin eskatu diezaiokete etxe jabe pribatu bati bere etxea alokairuan jartzeko edo saltzea eskatzeko, udalak berak jabetzan dituen etxeak hutsak mantentzen baditu? Koherentzia gobernu taldea! Koherentzia alkate jauna! Demagojia egitea errexa dela! Gehiago hauteskunde garaitan.

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.
  1. Iruzkin bakarra “Etxebizitza, arazoa Usurbilen? (II)”-rentzat


  2. Los días 13 y 14 de noviembre de 2008 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao se van a celebrar unas jornadas sobre “El alquiler social de vivienda: perspectivas y experiencias de éxito”.

    Se van a exponer los casos de éxito que en materia de alquiler social se están dando en otras regiones europeas, a fin de identificar aquellas buenas prácticas que a nivel normativo, financiero, de participación ciudadana y de gestión ayuden a esta causa.

    Se dispone de información completa sobre las Jornadas a través del sitio web www.jornadasalquiler2008.com.


Idatzi zure iruzkina