| cas 
 

Alkatea, prebarikazioarekin jolasean

Alkateak birpartzelazio proiektu bat onartu du dekretuz babesa ematen dion inolako txosten juridiko eta teknikorik gabe.

Kalezarren kokatua dagoen Portalmusubera eremuaren garapena oso gertutik jarraitzen ari gara, bertan kokatzea nahi baitugu Kalezarrek hain beharrezkoak dituen plaza, frontoi eta beste ekipamendu.

Abenduaren 12an, alkateak dekretu bat sinatu zuen, 1361 zenbakiduna, non 2007ko ekainaren 5ean udaletxean aurkeztua izan zen birpartzelazio proiektua (19 hilabeteko atzerapena) onartzen duen.

Gure interesa medio udaletxean aurkezten gara abenduaren 22an eta gai honen inguruan dagoen informazio guztia eskatzen diogu hirigintzako administrariari. Dokumentazio eskuartean dugularik, lehen azterketa batean, ohartzen gara txosten juridikoa eta txosten teknikoak falta direla. Administrariari galdentzen zaio ea non dauden txosten horiek. Erantzuna: “etzeuden”. Gure zinegotziak: “nola ez daudela?, beharrezkoak dira, nunbait egon beharko dituk?”. Erantzuna: “etzeuden, esku artean dunena den dagoen guztiya”.

Hau oso larria da. Gutxienez, irregulartasun administratibo oso larria. Oso irregulartasun urbanistiko larria.

Honen aurrean ezin dugu ixilik geratu. Hasteko, berraztertze errekurtso bat aurkeztuko dugu alkatearen aurrean erabaki hau bertan behera utzi dezan. Aurkeztu ditugun ia guztiak ezezko erantzuna jaso dute baino horrelako larritasun baten aurrean ezin gara ixilik geratu.

Beste kasu batzuetan – udal haurreskolaren pribatizazio prozesuan adibidez – antzeko egoeran aurkitu ginen: espedienteko dokumentuak eskatu, eta ez azaltzen, eta azkenean handik egun batzuetara azaltzen zirela. Kasu honetan ez dugu horrelakorik onartuko; dokumentuak ez daude, eta dekretua sinatu ondoren agertuko balira dokumentu publikoen falsifikazio kasu baten aurrean egongo ginake.

Dekretu hau onartu denez, babesten ez duen txostenik gabe, prebarikazio delitu baten aurrean egon gintezkeelaren susmoa dugu; eta, ondorioz, Eusko Alkartasuna alderdiko departamendu juridikoen eskuetan utzi dugu bere azterketa. Delitu baten aurrean egongo bagina, fiskaltzaren aurrean gure salaketa aurkeztuko genuke dekretua sinatu duten pertsonen aurka: Alkate jauna eta Udal Idazkari andrea.

Dekretoaren kopia hemen behean duzue.

2008-1361-dekretua.pdf

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina