| cas 
 

Herritar zintzoak

Alkateak klasifikatu ditu herritarrak: zintzoak eta ez zintzoak.

Orain dela egun batzuk udaletxeak etxe guztietan paskin batzuk banatu ditu, eguberri-opari estetika komertzial batekin. Maskota eta guzti: zizare bat.

Paskinak “Gabonetan opariak atez ate” du goiburu, eta jarraitzen du: “autokonposta egiten hasten diren usurbildar zintzoentzako”; eta ondoren: “lorategia edo belardia duten usurbildarrek etxean bertan konpostatu ditzakete hondakin organikoak.”

“Lorategia edo belardia duten usurbildar hauek” autokonpostagailua doan jasoko dute, konposta nola egin irakatsiko zaie eta zabor tasa gutxiago ordainduko dute, %40a gutxiago.

2009an zabor-tasa %50ean igoko da, eta “lorategia edo belardia duten usurbildarrek” %40a gutxiago ordainduko dute konpostatzen badute. Norengan pentsatuz hartua dago neurri hau? Ez behintzat 3. solairuan dagoen 70 m2ko etxe batean bizi denarengan, balkoi xixtrin bat duenarengan.

Helburua ez al zen ba zabor organikoa konpostatzea?

Udalak jarriko dituen konpostaje makinek (Arratzain, Zubietan…) gu guztion zabor organikoa konpostatuko dute. Atez ate bilketa sistema medio, denok beharturik gaude zabor organikoa konpostajera bideratzera, eta ondorioz, makina horietatik pasako dira.

Hau horrela izanik, denok konpostatzen badugu, zergaitik batzuk gutxiago ordaintzen dute? Konpostaje makinak, guztiok zintzo-zintzo, ordaintzen ditugun zergekin ordainduko dira.

Batzuk, “zintzoak”, %40ko beherapena izan dezaten besteok, “zintzo behartuak”, gehiago ordaintzera! Atez ate sistemarekin behartuta!

Bakoitzak egin dezala bere gogoeta.

Hemen behean banatu den paskina.

herritar-zintzoentzako-paskina.pdf

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.
  1. 3 Iruzkin “Herritar zintzoak”-rentzat


  2. Amigo Josu, no te equivoques y vuelve a leer el titulo de mi escrito donde pone claramente “como ser vecino formal en USURBIL, etc”, y digo Usurbil porque aqui todavia campais a vuestras anchas aunque cada vez sois menos los que os atreveis a dar la cara.
    Eso sí, algunos solo dais la cara para engañar a jovencitos con ganas de cambiar el mundo, para cometer atentados y demas barbaridades mientras vosotros obsevais desde la barrera y ellos terminan pudriendose en la carcel. Pedis derechos humanos para vuestros presos y para vuestros muertos como si los demas no tuviesen derecho a vivir y fueseis vosotros los que decidis quien debe vivir y quien no. Yo tambien quiero la independencia de Euskal Herria, pero no a cualquier precio.
    “Berriro ere castillanuak parra egingo yek, euskaldunak bere artian konpontzen ez dian bitartian”

    Te suena esta frase, pues eso es lo unico que hemos conseguido en los ultimos 30 años.

  3. Amigo Josean, mira que pensaba yo que el ser militante de la izquierda abertzale no traía mas que disgustos y penurias. Nada mas lejos de la realidad, es algo que aparte de aportarte una imagen de “vecino formal” no tiene mas que ventajas. Mil gracias por abrirme los ojos, decididamente voy a ser militante de la izquierda abertzale.

  4. COMO SER VECINO FORMAL EN USURBIL PARA QUE TE VAYA BIEN

    1.Si eres vecino formal y militante de la izquierda abertzale, el despacho del alcalde estara abierto para ti, sino estara siempre ocupado.

    2. Si eres vecino formal y militante de la izquierda abertzale, tendras mas puntos que los demas en las oposiciones para operario municipal sea del tipo que sea, los estudios o experiencias que puedas aportar no puntuan tanto.

    3. Si eres vecino formal y militante de la izquierda abertzales, conseguiras mas subvenciones y los operarios y materiales municipales estaran a tu disposicion.

    4. Si eres vecino formal y militante de la izquierda abertzale, podras organizar cualquier tipo de acto cultural o deportivo y si las cuentas no salen el ayuntamiento cubrira los gastos.

    5. Si eres vecino formal y militante de la izquierda abertzale, tus proyectos seran atendidos, sino lo eres, tus proyectos no germinaran aunque en privado reconozcan que son buenos, pero como no han sido idea de ellos a la basura.

    etc,etc,etc…………


Idatzi zure iruzkina