| cas 
 

Udal langileen eskaerak

Udal langileek Olentzerori beren eskaera egin diote: konbenio berri bat.

Udal langileek sinatuta (langileen ordezkariak, ELA eta LAB sindikatuak)  udal-langileen-eskaerak.pdf idatzia aurkeztu dute. Honen arabera “krisi egoera” larriari aurre egin nahirik nonbait, hainbat “hobekuntza” eskatu dituzte beren konbenioan.

Besteak beste “hobekuntzak” hauek dira:

- Lanaldi zatituan, arratsaldez edo erreleboz ari diren langileak desabantailaz ari omen direla-eta soldatari %4ko plusa aplikatzea eskatzen dute.

- Soldata igoera: Aurreko urteko soldata + KPI(ipc) + %1 + 600 euro. Irizpide hau 2008, 2009 eta 2010 urteetan aplikatuko da.

- Pribatizatuta dauden udal zerbitzuen errebertsioa. Haur eskola ote?

- Formakuntza profesionala hobetzeko langile guztiek gutxienez 20 ordu izango dituzte.

- Lanpostutik sarrera-irteeretan malgutasuna aplikatuko da: ordu bateko malgutasuna.

Norbaitek interesa eta irakurtzeko denbora baldin badu egun hauetan (norberaren konbenioa eta kontratuaren arabera izan beharko) ondoren duzue udal langileek gaur egun indarrean duten konbenioa: usurbilgo-udal-langileen-lan-hitzarmena-2007.pdf

Konparatu edo erkatu ezazue lana izateko suertea duzuenok zuen konbenioarekin.

2007an udal langileek kobratzen zituzten soldatak hauek dira: 2007_sueldos.pdf

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.
  1. Iruzkin bakarra “Udal langileen eskaerak”-rentzat


  2. Vaya por delante todo el respeto del mundo por la labor que realizan pero que un simple barrendero de un pueblo de 5500 habitantes cobre 266565 de las antiguas pesetas al mes (más de un cuarto de kilo al mes!) y ande pidiendo revisiones de convenio pidiendo además un plus de 100000 ptas! más al año en concepto de no se qué, me parece además de escandaloso que está fuera de toda realidad. Hay que tener mucha cara y más en estos tiempos de crisis. Yo los pondría a trabajar en una empresa privada de limpieza. Pregunten por ahí qué es lo que cobra un simple operario de limpieza al mes. Caraduras.


Idatzi zure iruzkina