| cas 
 

Olarriondo eta Ugartondoko etxeen zozketa noizko?

Herritar batek bidalitako posta elektroniko bati erantzunez.

Horrela zioen e-postak:

“Kaixo Hamaikabateko zinegotziak:

Bi urte pasa dira udaletxeak onartu zuela zozketan parte hartu behar dugunon zerrenda. Geroztik ez dugu ezer jakin, ez dirudi ezer egiten ari denik.
Alokairuan etxe bat hartu nuen Olarriondo eta Ugartondoko etxeak egitera zihoazela jakin nuenean, zorte piska batekin babestutako etxea tokatu eta bertan bizitzeko aukera, ez baidut nahi herritik joan behar izatea.
Zaborrak alde batetik bestera pasiatzen entretenitzen zareten bitartean (udal agintariok) neri alokairu kontratoa berritzeko garaia iritsi zait, 5 urte pasa dira. Galdetzen dizuet: zenbat aldiz kontratoa berritu beharko dut etorkizunean?

Erantzuna publikoa izatea eskatzen dizuet.”

Egi haundiak esaten dituzu zure idatzian.
Azken bi urte hauetan hondakinen joan-etorria izan da gobernuaren ardura ia bakarra. Baita ere, dugun informazioaren arabera pauso sendorik ez da eman Olarriondon eta Ugartondon eraiki behar diren babes ofizialeko 168 etxebizitzen, 168 etxebizitza tasatuen eta alokairu sozialerako 23 etxebizitzen sorreran.

Dugun azken berria da udal gobernuak oraindik eraikitzen hasi ez diren alokairu sozialerako 23 etxebizitzak Eusko Jaurlaritzaren esku utziko dituela 50 urteetarako. 2010eko aurrekontuen arabera, 989.000 euro jasoko ditu horren truke. Diru hau ez da erabiliko etxe horiek eraikitzeko, etxe horiek promotoreek eginda entregatu behar die Udalari, baizik aurrekontuaren zorrak koadratzeko. Guztiz desegokia konsideratzen dugu erabaki hau, diru hori etxe sozial gehiago sortzeko erabili behar litzateke.

Sentitzen dugu erantzun gordin hau eman beharra baina alkate honek ez du interes handirik babestutako etxe hauek eraikitzeko. Udalarenak diren ia etxe sozial guztiak, eta izango direnak, Eusko Jaurlaritzaren esku utzi ditu diru truke.

Are gehiago. Esfortsu guztiak jarri ditu etxebizitza libreak eraikitzeko. Kalezarreko A-96 eremuan (Portalmusu) 35 etxebizitza libre eraikitzeko pausoak eman ditu enpresa batekin konbenio bat sinatuz (A-97 eremuan, konbentua, erresidentzi bat egin nahi delaren aitzakiarekin).
Olarriondoko eta Ugartondoko etxebizitzak egiteko arazoak omen daude etxe-eraikitzaileekin eta krisi ekonomikoa arazo larria da; baina, etxebizitza libreak soilik egiteko garaian, ez dago krisirik!

Zenbat aldiz alokairu kontratoa berritu beharko duzun galdetzen diguzu. Ez dakigu; baina, alkate honekin Olarriondoko eta Ugartondoko etxebizitzek etorkizun iluna dute, edo gutxienez, urrutiko etorkizuna.

 

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.

Idatzi zure iruzkina