| cas 
 

Udal gobernuaren etxebizitza politika: adar jotzea

Alkateak enpresa bat kontratatu du “etxebizitza eskaria eta premia Usurbilen” ikerketa egin dezan.
ugartondo-11.jpg

Udal gobernuak 2009ko otsailean plazaratu zuen “Andatza” aldizkarian esaldi hauek irakur daitezke:

“Orain arte bezala babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea bultzatu nahi du udalak…”

“…hori egitea posible ez bada, etxebizitza tasatuak eraikitzea ahalbidetuko da.”

“ Udala jakitun da usurbildarrek denbora asko daramatela Olarriondon eta Ugartondon egingo diren etxebizitza babestuen zain. Zoritxarrez, ordea, udal gobernuak ez du uste itxaronaldia berehala bukatuko denik. Erakitze lanak 2008an hastea espero zen, Olarriondon Behintzat.”

“Aurreko legegintzaldian Olarriondoko Plan Partziala onartu zen; ondoren, azken urte eta erdian Urbanizatzeko Jarduketa Programa, Birpartzelazio Proiektua eta Urbanizazio Proiektua onartu dira…”

“Arazoak arazo, udalak onartu ditu onartu beharreko hirigintza tresna guztiak eta, dagoeneko, ez dago aitzakiarik proiektu hori gauzatzen hasteko.”

Guzti hau orain dela urte eta erdi esaten ziguten. 9 hilabete besterik ez da geratzen legealdia bukatzeko eta alkateak IKERKETAK eskatzen!!! Bestetik, gainera, babestutako etxebizitzetan inbertitzeko dagoen diru-partidatik ordainduko dena.

2008ko ekainean, ezker abertzalearen eskuorri batean, gobernuaren lehen urtea baloratzen zuena, Olarriondo eta Ugartondoari buruzko ondorengo esaldiak irakurri genitzake:

“Argindar faltaren gorabeherak konpondu ditugu”

“…babes ofizialeko etxebizitzen zozketarako behin betiko zerrendak onartu dira… horren (zozketaren) zain zaudetenoi, lasaitasuna eskatzea besterik ez zaigu geratzen.”

Jarri dadila lanean behingoz! Obrak hasi daitezela Olarriondon eta Ugartondon!

Etxebizitza azterketa dekretoa

Lotura duten beste berri batzuk:

Olarriondo eta Ugartondoko etxeen zozketa noizko?

Ugartondo eta Olarriondo. Egin nahi ez diren etxebizitzak (II) 

Ugartondo y Olarriondo. Viviendas que no se quieren hacer

Bookmark and Share

PDF formatoa irakurri ahal izateko beharrezkoa da Adobe Reader programa instalatuta izatea. Programa Interneten lortu daiteke dohainik.
  1. Iruzkin bakarra “Udal gobernuaren etxebizitza politika: adar jotzea”-rentzat


  2. Olarriondo eta Ugarteondon, zenbat etxe bizitzaz ari gera izketan?
    ¿Y de cuantas viviendas estamos hablando en Olarriondo y Ugarteondo?


Idatzi zure iruzkina