| cas 
 

Usurbil

Internet eta teknologia berriek Usurbil ikuspuntu berrietatik hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen digute.

Horrela, menuko Informazioa orrialdean Internet sarean Usurbiletaz aritzen diren linkak eta web orriak aurkituko dituzu. Zerrenda osatzen joango gara. Zuk ere parte hartu dezakezu. Aldez aurretik mila esker.

Liburuak orrialdean, azken mende erdian Usurbili buruz idatzi eta argitaratu diren hainbat liburu eta liburuxka aurkituko dituzu.

Aireko ikuspegi orritan, gaur egungo Usurbil eta 1954 urteko Usurbil ezagutzeko eta konparatzeko aukera izango duzu. Harrigarria 50 urteko epean Usurbilek izan duen garapena!.

Aireko ikuspuntuez gain, herriko kartografia digitalizatua Kartografia orrialdean aurkituko duzu.

Kaletegia orrialdeak herriko kaleen, auzoen, eraikinen etabarren izenak biltzen ditu, bertan bilaketa geografikoak egiteko aukera emanez.

Usurbilgo Mapa Toponimiko berritua izen bereko atalean duzu eskura PDF formatoan.

Kaletegia modu grafikoan ikusteko zoaz Google Maps orrira. Tresna honetan, kaleen izenez gain, herriko hainbat txokotako argazkiak eta informazioak (Wikipedia) aurkituko dituzu. Tresna hauek irekiak dira, beraz zuk ere dagoen informazioa osatzen eta aberasten lagundu dezakezu.

Google Earth programarekin, Usurbil eta mundu osoko bazterrak ezagutzeko aukera izango duzu. Programa jeisteko eta instalatzeko, zoaz emandako orrialdera eta jarraitu itzazu ematen diren argibideak.